Gure herriko lanbideak ezagutzen
Zein da nire lanbidea? |
industrialdea
- soldatzailea
SOLDATZAILEA
Zer egiten du?
Soldatzaileak metalezko piezak lotzen ditu metalezko egiturak egiteko, adibidez autogintzan edo ontzigintzan.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
SOLDAGAILUA
Metalezko piezak lotzeko erabiltzen duen makina.
SOLDATZEKO PANTAILA
Begietan txinpartak eta txirbilak ez sartzeko eta soldatzean eragiten den argitik babesteko.
ESKULARRUAK
Eskuak ez erretzeko.
Non egiten du lan?
Soldatzaileak metalgintza industriaren arloko lantegietan lan egiten du.
Zein da haren lanbidea?
Soldatzaileak zuk erabiltzen duzun bizikletaren burdinazko hodiak lotzen ditu bizikletaren koadroa osatzeko.