lanbideak nire herrian
zein da nire lanbidea?
lanbideekin jolasten
iruditeka
Zein da nire lanbidea? | itsasoa - saregilea
SAREGILEA
Zer egiten du?  
Arrantzaleei arrainak harrapatzeko erabiltzen dituzten sareak zulatzen zaizkienean konpontzen ditu, arrainek ez dezaten ihes egin itsasoratzen diren hurrengoan.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
ORRATZA
Orratzaren begian haria sartzen du eta sareak konpontzeko edo ehuntzeko erabiltzen du. Saregileek erabiltzen dituzten orratzak mota berezi batekoak dira.
GURAIZEA
Hariak ebakitzeko.
Non egiten du lan? 
Saregileak kaietan lan egiten du. Itsasontziak lehorrean daudenean, kaietan elkartzen dira arrantzaleekin, haien sareak konpontzeko.
Zein da haren lanbidea? 
Arrantzan erabiltzen diren sareak egitea eta konpontzea.