Zein da nire lanbidea? | nire etxea - etxeko andrea/gizona
ETXEKO ANDREA/GIZONA
Zer egiten du?
Etxeko lanak egiten dituen pertsona da, adibidez, etxearen eta arroparen garbiketa, janaria prestatzea, etab. Tradizionalki, familietan emakumeak ziren etxeko lanak egiteaz arduratzen zirenak, baina gaur egun familiako edozein kidek egiten ditu, eta partekatutako zereginak dira.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
LISABURDINA
Arropa lisatzeko.
GARBIGAILUA
Arropa garbitzeko.
MUSTUKA
Hautsa altzarietatik kentzeko.
Non egiten du lan?
Etxean lan egiten du.
Zein da haren lanbidea?
Familian etxearen funtzionamendua antolatzen duen familia-kidea da. Besteak beste, dena txukun eta garbi egon dadin eta familia osoaren elikaduraz arduratzen da.