Gure herriko lanbideak ezagutzen
Zein da nire lanbidea? |
ospitalea
- sendagilea
SENDAGILEA
Zer egiten du?
Sendagileak pertsonak sendatzen ditu, haien osasuna zaintzen du eta sendagaiak agintzen ditu.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
FONENDOSKOPIOA
Bihotzaren taupadak eta arnasketa entzuteko.
XIRINGA
Txertoak jartzeko.
TERMOMETROA
Sukarra dugun ala ez jakiteko.
Non egiten du lan?
Ospitale bateko kontsultategian egiten du lan.
Zein da haren lanbidea?
Herriari osasun zerbitzu publikoa eskaintzen dio.