lanbideak nire herrian
zein da nire lanbidea?
lanbideekin jolasten
iruditeka
Zein da nire lanbidea? | supermerkatua - okina
OKINA
Zer egiten du?  
Ogia egiteko orea prestatzen du irina, ura, gatza eta legamia erabiliz; ondoren, orea labean sartzen du egosteko, eta prest dagoenean bezeroei saltzen die.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
IRINA
Orea egiteko erabiltzen duen osagai nagusia da.
MOLDEA
Oreari forma berezi bat emateko erabiltzen du.
LABEA
Orea egosteko edo txigortzeko erabiltzen du.
Non egiten du lan? 
Okindegian egiten du lan, eta bertan ogia egiten eta saltzen du.
Zein da haren lanbidea? 
Okina oso goiz hasten da lanean eguneroko ogi eta opil xamur eta goxoak egiteko, erosketak egitera joaten garenean saltzeko prest egon daitezen.