Zein da nire lanbidea? | industrialdea - argiketaria
ARGIKETARIA
Zer egiten du?
Argiketariaren zereginek elektrizitatearekin zerikusia dute; herriko argiak eta lantegietako makina elektrikoak konpontzen ditu.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
BIHURKINA
Lanparak jartzeko eta kableak lotzeko.
KABLEAK ETA ENTXUFEAK
Elektrizitate-instalazioak egiteko.
BONBILLAK
Lanparak eta kale-argiak konpontzeko.
Non egiten du lan?
Argiketariak elektrizitate-arloko enpresetan eta beste sektoreetako lantegietan lan egiten du.
Zein da haren lanbidea?
Elektrizitatearen arloko langile espezializatua da, etxeetako elektrizitate-instalazioak egiten ditu, argia izateko eta telebista eta beste etxetresna elektrikoak erabiltzeko.