lanbideak nire herrian
zein da nire lanbidea?
lanbideekin jolasten
iruditeka
Zein da nire lanbidea? | industrialdea - informatikaria
INFORMATIKARIA
Zer egiten du?  
Hainbat gauza egin ditzake, lantegietan, adibidez, informatika-ekipoak eta komunikazio-sistemak antolatzen eta kudeatzen ditu.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
ORDENAGAILU-SAREA
Enpresako sail guztiak ordenagailuen bitartez komunikatzeko.
PROGRAMAK
Ordenagailuak martxan jartzeko eta hainbat funtzio egitea lortzeko; adibidez, lantegiko makinei aginduak eman.
DISKO GOGORRA
Fitxategiak gordetzeko eta ordenagailuen segurtasun kopiak egiteko.
Non egiten du lan? 
Informatikariak ia sektore guztietan lan egin dezake, gaur egun informatika ia denetarako erabiltzen baita, baina gehienetan edozein lantegitako informatikako departamentuko bulego batean aurkitu ditzakegu.
Zein da haren lanbidea? 
Informatikariek zuk erabiltzen dituzun bideo-jokoak eta era askotako programak diseinatzen dituzte.