Zein da nire lanbidea? | industrialdea - ikertzailea
IKERTZAILEA
Zer egiten du?
Ikertzaileak gauzak aztertzen ditu eta soluzio berriak bilatzen ditu, industrian, adibidez, materialak aztertzen ditu, sendoagoak edo arinagoak diren beste batzuk sortzeko.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
MIKROSKOPIOA
Begi hutsez ikusten ez diren gauza txikiak ikusteko.
ORDENAGAILUA
Simulazio eta kalkulu konplexuak egiteko.
MATRAZEA
Kimika laborategian likidoak nahasteko.
Non egiten du lan?
Ikertzaileak lantegi bateko edo unibertsitateko laborategian lan egiten du.
Zein da haren lanbidea?
Gauzak hobetzea edo asmatzea eta arlo askotan lan egin dezakete, medikuntzan, adibidez, gaixotasunak aztertzen dituzte sendagai berriak aurkitzeko. Badaude ere beste asmakizun arruntagoak. Orain dela 50 urte baino gehiago ikertzaile bati luma estilografikoa buxatzen zitzaion idazten ari zenean, eta hori konpontzeko zuk erabiltzen duzun antzeko boligrafoa asmatu zuen.