lanbideak nire herrian
zein da nire lanbidea?
lanbideekin jolasten
iruditeka
Zein da nire lanbidea? | kulturgunea - artisaua
ARTISAUA
Zer egiten du?  
Artisauek era askotako produktuak egiten dituzte, eta ekoizpena beti eskuz egiten dute. Adibidez esku-pilotan jokatzeko erabiltzen diren larruzko pilotak, zurezko kutxak edo zeramikazko ontziak egiten dituzte.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
TORNUA
Zeramikazko ontziak egiteko buztina moldatzeko.
ZIZELA
Zurezko tailak egiteko.
Non egiten du lan? 
Artisautza-tailerretan, dendetan, erakusketetan edo
artisautza- azoketan lan egiten du.
Zein da haren lanbidea? 
Artisaua eskulangilea da, beraz, ez ditu prozesu industrialak erabiltzen haren produktuak egiteko. Artisauek egiten dituzten produktuen artean saskigintza, zeramika, beiragintza edo marketeriako produktuak daude.