Kontzertuetan musika-tresnak jotzen ditu edo abesten du.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
PARTITURA
Musika pieza bat nola jo behar den azaltzeko edo jakiteko erabiltzen den dokumentua da. Musika-ikurrak erabiliz idazten da.
ESKUSOINUA
Euskal musika tradizionalean erabili ohi den haize-instrumentua, herrietako jaiak eta erromeriak animatzeko.
TXALAPARTA
Zurezko oholez osatutako perkusiozko euskal musika-tresna.
MIKROFONOA
Musikaren soinua areto osoan ondo entzuteko.
Non egiten du lan?
Leku askotan lan egin dezake. Kontzertuak normalean antzokietako edo auditoriumetako agertokietan eta musika-estudioetan egiten ditu.
Zein da haren lanbidea?
Adibidez, zure herriko jaietan eta beste ospakizunetan egiten diren kontzertuetan musika-tresnak jotzen ditu edo abesten du. Etxeetan dauden tankerako diskoak grabatzeko musika-estudioetan ere jotzen du.