Zein da nire lanbidea? | nire etxea - telelangilea
TELELANGILEA
Zer egiten du?
Gaur egun informazioaren eta komunikazioaren teknologiei esker, edonon egin daitezkeen lanak etxeko bulegotik egiten ditu, adibidez, itzulpenak, planoen diseinua, enpresa baten kontuak, etab.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
ORDENAGAILUA
Lantegiarekin komunikatzeko eta informazioa partekatzeko, eta haren lanbidearen berariazko zereginak egiteko (programatu, idatzi, diseinatu…)
SAKELAKO TELEFONOA
Lantegiko pertsonekin eta bezeroekin komunikatzeko.
KALKULAGAILUA
Kalkulu matematikoak egiteko.
Non egiten du lan?
Lantegiko bulegoan lan egin beharrean, etxean du bulegoa eta bertan egiten du lan.
Zein da haren lanbidea?
Hainbat eremuetako langilea izan daiteke, adibidez, diseinatzaile grafikoa, itzultzailea, informatikaria, administraria, etab. Baina haren zereginak lantegian egin beharrean, etxean egiten ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.