lanbideak nire herrian
zein da nire lanbidea?
lanbideekin jolasten
iruditeka
Zein da nire lanbidea? | ospitalea - anbulantzia gidaria
ANBULANTZIA GIDARIA
Zer egiten du?  
Anbulantzia gidariak istripu bat gertatzen denean zaurituak laguntzen ditu eta ospitalera eramaten ditu anbulantzian. Oso azkar eta arreta handiarekin gidatzen du.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
ANBULANTZIA
Gaixoak ospitalera eramateko.
ESKU-OHEA
Zaurituak leku batetik bestera eramateko.
BOTIKA-KUTXA
Gaixoei edo istripu bat izan duten pertsonei lehen laguntzak emateko.
Non egiten du lan? 
Anbulantzian eta anbulantzia basean egiten du lan.
Zein da haren lanbidea? 
Osasun sektoreko langilea da eta garraio zerbitzua ematen die gaixoei eta zaurituei.