Gure herriko lanbideak ezagutzen
Zein da nire lanbidea? |
udaletxea
- alkatea
ALKATEA
Zer egiten du?
Herriko zerbitzu publikoak antolatu eta zuzentzen ditu, adibidez, garraioak, garbiketa, udaltzaingoa, etab.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
BANDERA
Herriko nortasun-ikur bat da eta ekitaldi ofizialetan edo egoitza publikoetan erabiltzen da.
BANDA
Jakaren gainean janzten du ekitaldi ofizial batzuetan haren kargua adierazteko.
Non egiten du lan?
Udaletxean egiten du lan, bertako bulego batean edo udalbatza-aretoan.
Zein da haren lanbidea?
Herritarrek hautatzen dute lau urtez behin herria ordezkatzeko eta herriko zerbitzu publikoak kudeatzeko.