lanbideak nire herrian
zein da nire lanbidea?
lanbideekin jolasten
iruditeka
Zein da nire lanbidea? | udaletxea - udaltzaina
UDALTZAINA
Zer egiten du?  
Udaltzainak pertsonak laguntzen eta babesten ditu, adibidez herriko trafikoa antolatzen edo delituak ikertzen.
Zer erabiltzen du lan egiteko?
TXILIBITUA
Aginduak emateko, trafikoa antolatzen ari denean.
POLIZIA-AUTOA
Herria patruilatzeko eta gaizkileak segitzeko.
PLAKA
Bere burua identifikatzeko.
Non egiten du lan? 
Udaletxeko langilea da eta polizia-etxea da haren lantokia.
Zein da haren lanbidea? 
Udalaren zerbitzu publiko bat betetzen du, herrian legea eta ordena mantentzeko eta larrialdietan laguntzeko.