| a. Material didaktikoen helburuak |
Helburu didaktiko orokorra |
| |
• Bere ingurune hurbileneko lan-jardueretan (hau da, hobeto ezagun dezakeen horretan, haren esperientzien emaitza baita, ezaguna egiten baitzaio eta espazioan hurbil baitago) ikaslea kokatzea, eta baita lanbideetan ari diren pertsonak, haien eginkizun nagusiak eta ohiko erabilerako tresnak/lanabesak identifikatzea ere, bereizkeriazko estereotipoak saihestuz (sexistak, arrazakeriazkoak...).
|
|
| |
Helburu didaktiko espezifikoak |
| |
• Ingurune hurbileko jarduera ekonomiko adierazgarrienak identifikatzea (eskola, auzoa, herria…).
• Lurraldeko berezko lanbide-ingurune jakinen lanbideak kokatzea (eskola, ospitalea…).
• Lanbide-inguruneak eta lanbideak bereiztea nekazaritza-, hiri-, industria-inguruneetan, eta abar.
• Euskal Herriko jarduera ekonomiko nagusietako lanbide adierazgarrienak ezagutzea (ostalaritza-sektorea, industria-sektorea, sektore tradizionala, turismo-sektorea, enplegu berdea…).
• Ikasleen familia-sistemetan garatu diren lanbideak ezagutzea.
• Herri jakin batean tradiziozko izaera duten lanbide jakinen garrantzia azpimarratzea.
• Lanbide bakoitzaren ibilbide produktiboa, haren azken helburua, gizartearentzat ekoizten dituen zerbitzuak ezagutzea.
• Hainbat lanbideren lanabesak, janzkera eta tresnak bereiztea.
• Hainbat lanbideren hiztegia erabiltzea.
• Lan ordaindua eta ez ordaindua bereizten ikastea (produkzio-lana/erreprodukzio-lana).
• Arrazakeriazko eta sexu-bereizkeriazko estereotiporik ez duten lanbide-ereduak erakustea.
• Eskolaren ingurune hurbileko benetako lan-mundua ezagutzea eta elkarri eragitea.
• Hezkidetza-balioen sustapenean familiak partaide bihurtzea.
• Etorkizuneko aukera profesionalak askatasunez hautatzea eta ez generoak eraginda.
• Balio-aldaketarekiko eta ingurugiroari lotutako lanbideekiko haurrak sentsibilizatzea. |
|
| |
Indarrean dagoen curriculumarekin lotura |
| Lehen Hezkuntzako Natura, Gizarte eta
Kultura-ingurunearen ezagutza-arloan, pertsonak, kulturak eta gizarte-antolaketa lantzen dituen atalaren barruan eta, zehazki, Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan, proposatutako material didaktikoan aurki daitezkeen edukiei ekiten zaie. Indarrean dagoen curriculumean jasotzen diren helburuak, edukiak eta irizpideak kontuan hartu dira helburu orokorrak eta espezifikoak ezartzeko.
|
| |
| Azken finean, aniztasun kontzeptua zeharkako ikuspegi zabaletik abiatuta aplikatzen da. |
| |
Lantzen dituen oinarrizko gaitasunak |
| Hezkuntza-etapetako erreferentziazko ardatzak diren Oinarrizko Hezkuntzako curriculumean ezartzen diren hezkuntza-gaitasun orokor jakin batzuetan eragina du material didaktikoak: |
|
• Gizarte- eta hiritartasun-gaitasunak: gizarte-errealitatea ulertzeak errealitate hori definitzen duten ezaugarriak hobeto ezagutzeko aukera emango du; horrela, dagoen kultura-aniztasunaren ikuspegitik abiatuta, haren ingurunea ulertzeko baliabideak eskuratuko dira.
• Informazio-trataeran gaitasuna eta gaitasun digitala: gizarte-fenomenoak ulertzeko behar den informazioa bilatzeko eta lortzeko trebetasuna garatzen du aurkezten den tresna digital horrek. Bestalde, tresnak gaitasun digitala garatzen du, informazioa lortzeko eta ezaguerak ikasteko eta partekatzeko, IKT-en erabilera sustatzen duen materiala baita.
• Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: hiztegi espezifiko sendoa eskuratzean datza, ingurune espezifikoko hitzen erabileran argitasuna eta zuzentasuna balioetsiz eta estereotipoak, arrazakeriazko adierazpenak, adierazpen sexistak eta etnizistak ezabatuz.
• Ikasten ikasteko gaitasuna: informazioaren ikaskuntzarako, antolaketarako, memorizatzeko eta berreskuratzeko tekniken garapena errazten du material didaktikoak eta baita ikasten ari denari buruzko hausnarketa pizten ere.
• Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna: kultura-adierazpenen ezaguera, haien aniztasunaren balioespena eta kultura-ondarea osatzen duten guztia aintzat hartzen eta gozatzen laguntzen du.
• Autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasuna: materiala banaka erabiltzea ahalbidetzen, norberaren ezaguera eta norberaren irizpidearen arabera aukeratzeko gaitasuna indartzen eta gizartearen funtzionamendua hobeto ulertzen laguntzen du material didaktikoan aurkezten den tresna digital horrek. |
|
| |
|
 |
|