| 1. LANBIDEAK NIRE HERRIAN |
| |
| |
IZENBURUA: LANBIDEAK NIRE HERRIAN
DENBORALIZAZIOA: 3 ordu
XEDEA: Irakasleen tutoretzapeko prozesuari hasiera emango zaio proposatzen den tresna digitalaren bitartez. Prozesu horretan lanbideen kontzeptua sartuko da, ikaslearentzako ezagunak diren inguruneen bitartez. Tresnaren mapatik abiatuta (ikastetxea, ospitalea, udaletxea…), ikasleen auzoetan, herrietan edo bizi diren tokietan ezagutzen dituzten tokiei buruz galdetuko die irakasleak. Ikasle bakoitzak toki bat adierazten duen heinean, toki hori mapan aukeratuko da eta dagokion argibide-audioa ikasgelan entzungo da. Azalpenaren bidez eta benetako argazkiak ikusiz, ikasleei galdetuko zaie haien ustez toki horietan lanean ari diren pertsonei buruz. Ondoren, lanbideak aurkeztuko dira eta ezagun litezkeen beste lanbideri buruz galdetuko zaie. |
|
|