| 2. ZEIN DA NIRE LANBIDEA? |
| |
| |
IZENBURUA: ZEIN DA NIRE LANBIDEA?
DENBORALIZAZIOA: 2 ordu
XEDEA: Tresnaren dagokion atalean eskura dauden lanbide-fitxa guztiak inprimatuko eta taldeka banatuko ditu irakasleak. Talde bakoitzak lanbide-ingurune ezberdinak eduki ditzan egingo da banaketa. Tresnak barnean hartzen duen irudi bakoitza aurkeztuko du eta, aldi berean, irudi horiei buruzko galderak egingo dizkie taldeei irakasleak (Zein lanbide da?, Zein da haren eginkizuna?, Zein dira erabiltzen dituen lanabesak?, Non egiten du lan?). Lanbide horiek dituen taldeak parte hartzeko rol nagusia edukiko du. Azkenik, informazio osoa duen fitxa aurkeztuko du eta lanbide hori duen norbait ezagutzen al duen galdetuko die ikasleei. |
|
|