Euskadiko gizarte-errealitateak erakusten digu familia aukera asko dagoela. Ez dago eredu bakarra, baizik eta familia-eredu askotarikoak daude, osaketaren arabera:
Ohiko familiak
Familia homoparentalak
Guraso bakarreko familiak
Abegi-familiak
Familiak non kidetako batek desgaitasuna baitu
Banatu eta familia berriak sortzen dituzten familiak
Etnia edo eta kultura ezberdinetako aita/ama duten familiak
Aita eta ama dibortziatuak dituzten familiak
Eta gure gizarte-errealitatea zabaltzen duten beste alderdi batzuk
Aniztasun hori ez da beti ikastetxeetako heziketan islatzen, familiari buruzko edukiei zehazki ekiten zaienean, askotan aniztasun hori ahalbidetuko duten baliabiderik ez baitago eskura; horregatik, ohiko familia-eredutik aldentzen den gizarte-errealitatea bizi duten umeek ezin dute bat egin eredu konbentzional horrekin.
Bestalde, irakasleek ez dute material didaktiko zehatzik errealitate hori ikasgeletan egin ohi dituzten eguneroko jardueretan txertatu ahal izateko, ez eta familia-aniztasunaren gaiari normaltasun-giroan ekiteko ere.
Zertarako tresna hori?
• Tresna horren ezaugarriei esker, ikasleen errealitate desberdinak landu ahal izango dira ikasgeletan, euskal familien ikusgarritasuna eta aberastasuna ahalbidetuz.
• Horrela, ikasle bakoitzak bere familia identifikatu ahal izango du eta taldeak errealitate hori ezagutuko du, bestearenganako sentsibilitatea indartuz. Hori posiblea da familien osaketak landu ahal izango direlako, familia monoparentalak, homoparentalak, arraza ezberdinetakoak eta abar osatuz.
• Horrez gain, tresna horrek gizarte-aniztasuna eta aniztasun pertsonala aplikatzea ahalbidetuko du, barnean hartzen baititu desgaitasunak dituzten pertsonen irudiak (pertsona gurpil-aulkian, ikusteko desgaitasuna duen pertsona …) arraza desberdinak, fisionomia desberdinak (pertsona argalak, gizenak, burusoilak …) eta abar.
Hau da, aniztasun-kontzeptua zeharkako ikuspegi zabaletik abiatuta aplikatzen da.