c. Gida didaktiko-pedagogikoa
Helburu orokorrak
 
  • Familia-nukleoaren elementu guztiak definitu eta osatzea ahalbidetuko duen lan-tresna zehatza Haur Hezkuntzako irakasleei eskaintzea, horrela ikasleen familia-errealitate desberdinak islatu ahal izango baitira, umeari gatazka sortaraz lekizkiokeen egoerak ekidinez.

• Familia-aniztasuna ohiko errealitatetzat hartzea erraztea, txikitatik berdintasun eta begirunezko balioak sustatuz. Horretarako, familien errealitatea ikasgeletara eramango da, aukera sorta zabala aurkeztuz "gure familia" sortzeko asmoarekin, estereotiporik gabe, eta, horrela, gizartean dauden errealitate guztiak ikusgarri bihurtzeko.
 
Helburu didaktikoak
 
  • Estereotipatuak ez diren eta kultura desberdinetako umeen arteko elkarbizitza sustatzen duten jokaerak bultzatzea
• Pertsona (ikasle) bakoitzaren errealitatea ikusgarri bihurtzea, horrela, beste bat bezala integratuko da, arraza, familia-egoera eta abar zein den kontuan hartu gabe.
• Behatu, miatu eta familia-ingurunea ezagutzeko interesa izatea
• Begirunea eta talde bakoitzak ekartzen dituen balio positiboen trukea abiapuntutzat hartuta, integrazio-prozesua bultzatzea
• Taldeko izatearen sentimendua garatzea eta taldean bertan nolabaiteko segurtasun eta autonomiarekin moldatzea, konfiantza, begirune eta estimuzko jarrerak sortuz.
 
Ikasteko metodologia
Tresna honek alderdi didaktiko bikoitza dauka (edukietara heltzeko bi bide):
 
Sarbidea - Irakasleentzako material didaktikoa
Alderdi orientatzailea, irakasleak laguntzen dituena familia-aniztasuna ikasten, jarraibide, jarduera eta baliabide osagarrien bitartez.
 
Sarbidea - Familiarekin jolasten
Elementu hauekin lan egiteko behar diren edukietara heltzeko bidea:
 
  • Konponketa: familia eta familia-nukleo bakoitzeko kideak osatzen dira.
• Jokalekuak: Familia eguneroko hainbat testuingurutan kokatzen da lan-fitxen bitartez.
• Iruditeka: ikasgelan banaka eta taldeka familia landu ahal izateko irudien bilduma (familia-aniztasunera egokitutako ikonografia; material didaktiko guztiak paperezko formatuan eskuratzeko aukera dago. Horrela, ikasgelan bertan landu ahal izango dira fitxak).
 
Eduki didaktikoak
Edukiak lantzeko hainbat unitate didaktiko planteatu dira, ikasgelan taldeka egin daitezkeenak. Jarduera batzuk garatzeko tresna erabiliko da zuzenean. Beste kasu batzutan, ikasgelan taldekako bestelako jarduerak egiteko, irakasleak fitxak, irudiak eta abar inprimatu ahalko ditu.
 
Unitate didaktikoen atal espezifikoak proposatutako jarduera didaktikoen zerrenda eta hori garatzeko behar den oinarrizko informazioa (helburuak, tenporalizazioa, gaitasunak, materialak, jarduerak eta ebaluazio-irizpideak) barnean hartzen du:
 
  1. UNITATE DIDAKTIKOA: HAU NI NAIZ
2. UNITATE DIDAKTIKOA: HAU DA NIRE FAMILIA
3. UNITATE DIDAKTIKOA: GU
4. UNITATE DIDAKTIKOA: ETA NI ZER?
5. UNITATE DIDAKTIKOA: PARKERA NOA
 
Beharrezko baliabide didaktikoak
 
  • Familia-aniztasunari buruzko jarraibide eta orientazioak
• Eskola-materialak (lapitzak, margoak, tenperak …)
• Material osagarriak (kartoi mehezko papera, artaziak, kola, …)
• Ordenagailua eta Internet-konexioa
 
Noiz eta nola erabili behar den materiala
Prestakuntza-baliabide hori familiaren gaia lantzeko erabil daiteke, haur hezkuntzako bigarren zikloko curriculum-programaren baitan, ingurunearen ezagutzaren esperientzia-eremuan.
 
Baliabide didaktiko hori ikasgelan erabil dezake irakasleak, bere ordenagailuaren bitartez, proiektorea erabiltzeko aukera edukiz gero.
 
Dena den, proposatutako jarduerek, eta baita tresnak ematen dituen aukerek ere, irakaslearen eskura jartzen dituzte familiaren arloa banaka edo taldeka landu ahal izateko behar diren materialak. 
 
Komeni da irakasleak materiala zeharka erabil dezala ikasturtean zehar, hau da, ez bakarrik familia-aniztasuna lantzeko, baita pertsonen, gorputzaren, urte-sasoien eta abarren ezagutza ikasleengan garatu nahi den bakoitzean ere.
 
Ebaluazio-irizpideak
Ebaluazio-uneak jarduerak garatzen diren bitartean egingo dira, ikasgelan egiten diren taldekako jarduerak, ikasleek egindako lan-fitxak eta irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrekintza behatuz.
 
Unitate didaktiko bakoitzak ebaluazio-irizpide espezifikoak barnean hartzen ditu.
 
a. Familia-aniztasunaren garrantzia ikastetxeetan
b. Familia eskola-curriculumean: Curriculum-gaitasun eta -edukiak
c. Gida didaktiko-pedagogikoa
d. Irakaslearentzako orientazioak
e. Jarduera didaktikoak
f. Baliabide osagarriak