b. Familia eskola-curriculumean: Curriculum-gaitasun eta -edukiak
Garatzen dituen gaitasunak
Haur Hezkuntzako Curriculumean ezartzen diren eta hezkuntza-etapa guztietan erreferentziazko ardatz nagusiak diren hezkuntza-gaitasun orokor batzuetan zehazki eragiten du material didaktikoak:
  • Elkarrekin bizitzen ikasi (elkarrekintza positiboak mantentzea, taldeka elkarlanean aritzea eta aniztasuna errespetatzea)
• Pertsona legez garatzen ikasi (oinarri etikoen arabera jokatzea)
 
Garatzen dituen gaitasunak: GIZA ETA HIRITAR-GAITASUNA
Halaber, hezkuntza-eremuan beharrezkoak diren bestelako gaitasunak bereziki garatzen laguntzen du, adibidez:
 
  • Bizikidetasunerako gaitasuna
• Norberatasuna eta gizarte-identitatea
• Aniztasun etnikoa ezagutzea
• Gizartean bizitzeko gaitasunak
• Etika eta gizarte-prestakuntza
• Aniztasunarekiko begirunea eta estimua
 
Sostengatzen dituen edukiak
Material didaktiko horren bitartez, Haur Hezkuntzako edukiek landu ohi dituzten curriculum-elementuetatik zehazki bat lantzen da: familia. Zehazki, tresnaren bidez ondorengo eduki hauek lantzen dira:
 
  • Inor kide den lehenengo gizarte-taldeak (familia)
• Familia-egitura motak (familia-ereduak)
• Familia bakoitzeko kide desberdinak eta senidetasun-harremanak (aita, aitona, izeba ...)
• Familiakideen oinarrizko ezaugarri fisikoak
• Familiakide nagusien rolak
• Familiarekin partekatzen diren jaiegunak eta eguneroko egoerak
• Familiarekin zerikusia duen lexikoa
 
Zeharka, Haur Hezkuntzako bestelako curriculum-elementuak ere lantzen dira:
 
  • Pertsonen adinak
• Koloreak
• Objektuen formak
• Pertsonen fisiologia
• Negua/Uda urte-sasoiak
• Giza-gorputzaren elementuak
• Izenak
• Urte-sasoi bakoitzean egokiak diren jantziak
• Eta abar
 
a. Familia-aniztasunaren garrantzia ikastetxeetan
b. Familia eskola-curriculumean: Curriculum-gaitasun eta -edukiak
c. Gida didaktiko-pedagogikoa
d. Irakaslearentzako orientazioak
e. Jarduera didaktikoak
f. Baliabide osagarriak