d. Irakaslearentzako orientazioak |
Familien errealitatearen diagnostikoa |
|
|
Ikasturtearen hasieran komenigarria izango litzateke ikasle bakoitzaren familia-egoera nolakoa den jakitea, horrela hanka-sartzeak saihes baititzakegu.
Irakasleriari galdetuz nahiz ikaslearen txostenean begiratuz beharrezko informazioa bil dezakegu. Informazio hori bildu ondoren, kontrol-orri bat sor dezakegu, ikaslearen izen-abizenak eta haren familia-ereduaren ezaugarriak idatzita utziz, adibidez: aitona-amonekin bizi den, minusbaliotasuna duen anaia-arrebarik badagoen, sexu bereko gurasoak diren eta abar.
Garrantzitsua da adieraztea, ikasturte berria dela eta edo ordezkapen bat egiten denean, kontrol-orri horrek irakasle berriaren esku egon behar duela. |
|
|
Familiarekin erlazionatutako hezkuntza-ereduak berrikusi: |
|
|
Ikasleen hobe beharrez zentzuzkoa ikusten dugu familia-eredu zurrunak azaltzen dituzten jarduerak berrikustea. Gaur egun familia-ereduen errealitatea bestelakoa da; hori horrela, ikaslearen egoera kontuan hartu behar da. Hemen aurkezten dugun plataforma errealitate horri erantzuteko sortu da. Bertan azaltzen diren baliabideei esker ikasle guztien errealitatea errespeta daiteke eta jarduera egokiak sor daitezke. |
|
|
Nola aurre egin egoera konplexuei |
(amaren/aitaren eguna, Gabonak etab.) |
|
Gabonak |
Gabonetan familiari buruzko irudi asko erabili ohi dugu. Horregatik, gure eskolan egon daitezkeen familia-ereduak kontuan hartu behar ditugu. Hori horrela, hemen aurkezten den programaren bidez Gabonetako zenbait irudi edo postal prestatuko ditugu.
Adibidez: Gabonetako zuhaitzaren inguruan biltzen den familiaren irudia, familia hori askotarikoa izan ahalko da; arraza desberdinetako kideez osatutako familia, aitaordea, amaordea, sexu bereko gurasoak, kide bakarreko familia eta abar.
Irakasleak txantiloi horiek sortu eta inprima ditzake. Fitxa horiek ikasleei koloreztatzeko banatu eta bitarte horretan familia-aniztasunari erreferentzia egin diezaioke. |
|
Amaren edo aitaren eguna |
Beste data esanguratsu batzuk amaren edo aitaren egunak dira.
Zer egin dezakegu aita edo amarik ez duen ikasle batekin?
Naturaltasun-jarrera funtsezkoa da; ikaslearekin hitz egin dezakegu eta egoera azaldu; ez da ona ez txarra, beste egoera bat da.
Ikasleriarekin irekiak izan behar dugu eta zer egin nahi duen galdetu.
Adibidez: Aita/ama baten marrazkia egin dezake eta ezagutzen duen beste aita/ama bati oparitu diezaiokeela azaldu diezaiokegu. Bai eta aitona-amonei oparitu, horiek aita eta ama diren heinean, gaurko eguna ere ospatzen baitute.
Bestalde, gerta dakiguke haurra deseroso sentitzea egoera honen aurrean; hori dela eta, lasaitasunezko jarrera adierazi behar dugu. Ikasleak jarduera honetan parte hartu nahiko ez balu, bere desira aintzat hartu beharko genuke. |
|
|
• Konponketa: familia eta familia-nukleo bakoitzeko kideak osatzen dira
• Jokalekuak: Familia eguneroko testuinguru ezberdinetan kokatzen da lan-fitxen bitartez.
• Iruditeka: ikasgelan banaka eta taldeka familia landu ahal izateko irudien bilduma (familia-aniztasunera egokitutako ikonografia; material didaktiko guztiak paperezko formatuan eskuratzeko aukera dago, horrela, ikasgelan bertan landu ahal izango dira fitxak …) |
|
|
Beste egun batzuk |
Beste data esanguratsu batzuk ikaslearen urtemuga edo oporrak izan daitezke. Data horietan familiak pisu handia duenez, aplikazioak ematen dizkigun aukerez balia gaitezke (tokiak, urtaroak edo arropak lantzeko, bai eta iruditeka, ezaugarri fisikoak, adina, arraza, generoa, ezintasun fisikoak eta abar). Hori horrela, zenbait txantiloi presta ditzakegu ikasleriaren familia-aniztasunarekiko errespetua bermatzeko. |
|
Gela eta eskolaren apainketa |
|
Kontuan hartu behar dira eskolan edo gelan bertan ipintzen ditugun familia-irudien motak. Batez ere, oso kontuan hartuz aurreko puntuan azaldu ditugun datak. |
|
|
Ikasleak egin ditzakeen galderei nola erantzun |
|
Ikasle batek haren edo besteen familiei buruz galdetzen duenean naturaltasunez erantzutea garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Galderak saihestea eta ikasleak informaziorik gabe uztea ez da komenigarria. Haur batek informaziorik ez duenean ideia desegoki bat sor dakioke bere baitan eta horrek ziurtasun-falta edo ondoeza sor liezaioke. |
|
|
Familiekin komunikatzeko erabili beharreko modua |
|
Eskolatik oharrak bidaltzen ditugunean, hasierako eta bukaerako agurretan honako formula hauek erabiltzea komeni da: familia maitea, guraso agurgarriak, eskolakideak eta abar. Adierazle horiekin familia-eredu askotarikoak errespetatzen direla iruditzen zaigu. |
|
|
|
|
|
|