| |
|
| |
HELBURUAK: |
| |
|
| |
- Familia-eredu desberdinen aurrean errespetua garatzea
- Norberaren familia-eredua naturaltasunez onartzea
- Ezaugarri fisiko desberdinak identifikatzea eta errespetatzea
- Familiakideen terminologia edo adierazle egokia ezagutzea
- Norberaren izena idaztea
- Ikasleriak jardueretan lasaitasunez eta positiboki parte hartzea
- Familiakideen terminologia edo adierazlea ezagutzea (anaiordea, nebaordea …) |
| |
|
| |
GAITASUNAK: |
| |
|
| |
a) Hizkuntzarako/komunikaziorako gaitasuna
b) Matematika-gaitasuna
e) Gizarte eta hiritar-gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna |
| |
|
| |
MATERIALAK: |
| |
|
| |
- Familia-aniztasunari buruzko plataforma digitalaren bidez, familia-eredu desberdinez osatutako txantiloiak
- "Hau …… familia da" fitxa
- D4 tamainako kartulina
- Arkatza, kola eta kolorezko argizariak
- Familiaren argazkia |
| |
|
| |
JARDUERAK |
| |
|
 |
1. EKINTZA: "Familia motak ezagutzen ditut" |
| |
|
| |
Irakasleak, aldez aurretik, aurkezten dugun plataforma digitalaren bitartez, familia-eredu desberdinen zenbait txantiloi prestatuko ditu, adibidez: kide bakarreko familia, arraza desberdineko kideez osatutako familia, sexu bereko kideez osatutako familia eta abar.
Kolektiboki jarrita daudela, txantiloi hauek aurkeztuko dizkiegu ikasleei. Irudietan ikusten dutena adieraz dezatela eskatuko die irakasleak. Irakaslearen mezuak garbia izan behar du: familia-eredu desberdinak daudela eta denak errespetagarriak direla. |
| |
|
 |
2. EKINTZA: "Hau nire familia da" |
| |
|
| |
Bere familiaren argazkia ekar dezatela eskatuko zaie ikasleei. Argazkian familia-nukleoa azaldu behar da, ez bisitarik ezta gertukoak ez diren kiderik ere. Ondoren, korruan eserita daudela, banan-banan eta irakaslearen ondoan jarrita, ikasle bakoitzak bere argazkia erakutsiko du.
Argazkia erakusten dutenean, "hau nire familia da" esaldia adierazi behar dute ikasleek. Ikasleak esaldi hori esan dezala garrantzitsua iruditzen zaigu, bere familia-eredua bestelakoa bada ere, bere onarpena besteen onarpena izango delakoan baikaude.
Irakaslearen rola oso garrantzitsua da, egoera delikatuak sor baitaitezke. Irakasleak umea bere aurkezpenean lagun dezake: |
| |
|
| |
| |
• Unai amona-aitonarekin bizi da… Unaik bi amatxo dauzka…
• Nola dute izena?
• Nolakoak dira? (ezaugarri fisikoak)
(adina: haurra, nerabea, heldua …)
(arraza: zuria, hegoamerikarra, beltza …)
(ezaugarri fisikoak: altua/baxua, lodia/argala …) |
|
| |
|
| |
|
 |
3. EKINTZA: "Hau Unairen familia da" |
| |
|
| |
D4 tamainako kartulina batekin lan egingo dugu. Bertan ondorengo izenburua egongo da idatzita: "Hau …… familia da". Ikasleen adinaren arabera esaldia idatzita edo idatzi gabe egon daiteke. Ikasleak bere familiaren argazkia kartulinan itsatsiko du, eta hutsunea dagoen tartetxoan bere izena idatziko du.
Ondoren, fitxa bukatzen duenean, ikasle bakoitzak bere kartulina pasilloan edo patioko paretan itsatsiko du.
Ekintza horrekin, eskolako gainerako ikasleei gure lana aurkeztu nahi diegu, eta baita familia-eredu asko egotearen normaltasuna eta naturaltasuna azaldu ere. |
| |
|
| |
|
| |
EBALUAKETA-IRIZPIDEAK |
| |
|
| |
- Ea norberak bere familia onartzen duen
- Ea familia-aniztasuna errespetatzen duen
- Ea ikaslea kontzientzia fonologikoa barneratzen joaten den
- Ea izena idazten duen
- Ea ezaugarri fisiko desberdinak identifikatzen eta errespetatzen dituen
- Ea jardueretan pozik eta positiboki parte hartzen duen
- Ea familiakideen terminologia edo adierazle egokiak erabiltzen dituen |
| |
|