| 4. UNITATE DIDAKTIKOA: ETA NI ZER? |
| |
| |
IZENBURUA: ETA NI ZER?
DENBORALIZAZIOA: 1-2 saio
TOKIA: Gela arrunta
XEDEA: Unitate didaktiko horren bidez irtenbidea eman nahi diogu zenbait data esanguratsuri, adibidez: amaren/aitaren eguna, eguberriak edo urtemugak. Gure gelan egon daitekeen familia-aniztasuna kontuan hartuta, ikasle guztiei errespetua adierazten dieten jarduerak bermatu nahi ditugu |
|
| |
|
| |
HELBURUAK: |
| |
|
| |
- Familia-ereduen ugaritasuna ezagutu eta errespetatzea
- Norberak bere familia eredua onartzea
- Konfiantza eta ziurtasuna garatzea
- Jardueretan libreki parte hartzea
- Ikasleak bere sentimenduak eta nahiak lasaitasunez adieraztea |
| |
|
| |
GAITASUNAK: |
| |
|
| |
a) Hizkuntzarako/komunikaziorako gaitasuna
e) Gizarte eta hiritar-gaitasuna
f) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna |
| |
|
| |
MATERIALAK: |
| |
|
| |
- Plataforma digitala
- Kolorezko argizariak |
| |
|
| |
JARDUERAK |
| |
|
| |
Unitate didaktiko horretan, ez dugu ekintza zuzenik aurkezten. Unitate horretan zenbait data esanguratsuri nolako trataera eman behar zaien azaltzen dugu, beti ere adibide edo orientabide bezala. |
| |
|
 |
1. EKINTZA: "Gabonak" |
| |
|
| |
Gabonetan familiari buruzko irudi asko erabili ohi dugu. Horregatik, gure eskolan egon daitezkeen familia-eredu desberdinak kontuan hartu behar ditugu.
Hori horrela, hemen aurkezten den programaren bidez Gabonetako zenbait irudi edo postal prestatuko ditugu.
Adibidez: Gabonetako zuhaitzaren inguruan biltzen den familiaren irudia. Familia hori askotarikoa izan ahalko da; arraza desberdineko kideez osatutako familia, aitaordea, amaordea, sexu bereko gurasoak, kide bakarreko familia eta abar.
Irakasleak txantiloi horiek sortu eta inprimatu ditzake. Fitxa horiek kolorezta ditzaten banatuko dizkie ikasleei eta bitarte horretan familia-aniztasunari erreferentzia egingo du. |
| |
|
 |
2. EKINTZA: "Amaren edo aitaren eguna" |
| |
|
| |
Beste data esanguratsu batzuk amaren edo aitaren egunak dira. Zer egin dezakegu aitarik edo amarik ez duen ikasle batekin? Naturaltasun jarrera funtsezkoa da, ikaslearekin hitz egin dezakegu egoera azaltzeko, ez onik ezta txarrik ere, baizik eta beste egoera bat dela. Ikasleriarekin irekiak izan behar dugu eta zer nahi duen egin galde diezaiokegu.
Adibidez: Aitaren/amaren marrazkia egin dezakeela eta ezagutzen duen beste aitari/amari oparitu diezaiokeela azaldu diezaiokegu. Bai eta aitona-amonei oparitu, horiek aita eta ama diren heinean, gaurko eguna ospatzen baitute ere.
Bestalde, gerta dakiguke haurra deseroso sentitzea egoera horren aurrean; hori dela eta, lasaitasunezko jarrera adierazi behar dugu. Ikasleak jarduera horretan parte hartu nahiko ez balu, bere desira aintzat hartu beharko genuke.
|
| |
|
 |
3. EKINTZA: "Beste egun batzuk" |
| |
|
| |
Beste data esanguratsu batzuk ikaslearen urtemuga edo oporrak izan daitezke. Data horietan familiak pisu handia duenez, aplikazioak eskura jartzen dizkigun aukerez balia gaitezke (tokiak, urtaroak edo arropak lantzeko eta baita iruditeka, ezaugarri fisikoak, adina, arraza, generoa, ezintasun fisikoak eta abar lantzeko ere). Hori horrela, zenbait txantiloi prestatu ditzakegu ikasleriaren familia-aniztasunarekiko errespetua bermatzeko. |
| |
|
| |
|
| |
EBALUAKETA-IRIZPIDEAK |
| |
|
| |
- Ea ikasleek familia-aniztasuna errespetatzen duten
- Ea haren familia-ereduaren aurrean segurtasuna eta konfiantza adierazten duen
- Ea sentimenduak eta nahiak lasaitasunez komunikatzen dituen
- Ea ekintzetan parte hartze librea garatu duen |
| |
|
|
|