e. Jarduera didaktikoak 
5. UNITATE DIDAKTIKOA: PARKERA NOA
 
  IZENBURUA: PARKERA NOA
DENBORALIZAZIOA: 1-2 saio
XEDEA: Egunerokotasunean, parkera joatea bezalako ekintza arruntetan, ikasleak zein familiakidez lagunduta doazen ezagutzea. Aniztasunaren aurrean naturaltasuna eta onarpena sustatzea
   
  HELBURUAK:
   
  - Norberak bere familia-aniztasuna onartzea
- Familia-eredu desberdinak ezagutu eta errespetatzea
- Norberaren familiakideak zeintzuk diren naturaltasunez adieraztea
- Ordenagailua erabiliz lan bat egitea
- Lanak modu txukunean aurkeztea
- Jardueretan positiboki parte hartzea
   
  GAITASUNAK: 
   
  a) Hizkuntzarako/komunikaziorako gaitasuna
d) Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala
e) Gizarte eta hiritar-gaitasuna
f) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
g) Ikasten ikasteko gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
   
  MATERIALAK
   
  - Familia-aniztasunaren plataforma digitala
- Parkearen txantiloia
- Familiakideen irudiak
- Kola eta margoak
   
  JARDUERAK
   
1. EKINTZA: "Parkera joango al gara"
   
  Ikasleak binaka jarriko dira ordenagailuaren aurrean. Hori horrela, ikasle bakoitzak egunero parkera norekin doan irudikatuko du plataforma digitalean azaltzen den iruditeka tresnaren bidez; ama, aita, aitona, anaiordeak, desgaitasuna duen ahizpa edo arrebaren bat eta abar.

Ondoren, irakasleak irudi guzti horiek gorde eta inprimatu egingo ditu. Gero, plataformaren bidez, irakasleak parkearen txantiloia prestatuko du eta ikasle bakoitzari bana emango dio.
   
2. EKINTZA: "ni ….. parkera noa"
   
  Bigarren jarduera bezala, ikasleek parkearen txantiloia eskuan dutela, korruan eserita jarriko dira.

Irakasleak ikasleek aurretik prestatutako irudiak inprimatuko ditu. Horrela, ikasle bakoitzak bere familiakidea aukeratuko du eta talde handiari adieraziko dio norekin joan ohi den parkera ondorengo esaldi hau errepikatuz "ni (amarekin-aitarekin-aitonarekin-anaiarekin) parkera noa". Ondoren, parkearen txantiloian ikasle bakoitzak bere irudiak itsatsiko ditu.

   
3. EKINTZA
   
  Azken ekintza horretan adierazi behar da, besterik ez, plataformak bestelako eszenak eta egoerak lantzeko aukera ematen digula, adibidez: hondartza, urtemugak, Gabonak eta abar; beti ere ikasleak bere familiakideak egoera horiekin lotzen dituela.
   
   
  EBALUAKETA-IRIZPIDEAK
   
  - Ea norberaren familia eta gainerakoena onartu eta errespetatzen duen
- Ea ikasleak bere familiakide gertukoena ezagutzen duen eta zaintzaile bezala onartzen duen
- Ea ordenagailuan lan bat egiteko gai den
- Ea lanak ondo egiteko kemena azaltzen duen
- Ea ekintzetan gogotsu parte hartzen duen
   




 
a. Familia-aniztasunaren garrantzia ikastetxeetan
b. Familia eskola-curriculumean: Curriculum-gaitasun eta -edukiak
c. Gida didaktiko-pedagogikoa
d. Irakaslearentzako orientazioak
e. Jarduera didaktikoak
f. Baliabide osagarriak